Garaioa, Aribe, Garralda eta Oroz Beteluko udalek Irati Aritza izenarekin lau herriak lotzen dituzten bidezidorren sarea hobetu dute. Proiektuak, Garaioko Udala buru duela, Next Generation Funtsak-Xede Turismoko Jasangarritasun Planaren finantzaketa izan du. Plan hori Cederna Garalur eremuko landa-garapenerako agentziak kudeatzen du.
Sarea osatzen duten 36 kilometroen trazadura eta orientazioa hobetu dira, eta Aezkoa ibarreko leku bisitatuenetako asko hartzen ditu: Garraldako Ariztokiako begiratokia, Zamariaingo begiratokia eta Garaioko milaka urteko haritza, Olaldeako zentral hidroelektrikoa, bainuetxea eta Aribeko zubi esekia… Interpretazio-panelek lau toki-erakundeen historia eta ohiturak biltzen dituzten QR kodeak dituzte.
